2018ko antzezlekua

Urte honetan asiar kulturaren inguruko eta Kpop jarduerentzat zonalde esklusiboa prestatuda. Kuaizii-ren eskutik, dantza lehiaketa eta koreografia ugaritan parte hartzeko aukera ematen zaizue, dena azkenaldian modan dagoen musika korearrarekin batera.

Horrez gain, antzezlekua cosplay munduaren inguruko solasaldientzat ere erabiliko da, Andivi eta Alisyoun bezalako gonbidatuen parte hartzearekin.

Azken egunak gune honetara urtero tradiziozkoa den "Frikitrivial" lehiaketa ekarriko du, ekitaldiaren amaiera eta sari banaketa ere bertan egingo delarik.