2018ko erakustaldiak/hitzaldiak

Ikusmina dutenentzat bideratuta, jardunaldi hauetan eskainitako hitzaldi eta erakusketek publikoari literatura eta bideojokoen munduak hurbiltzen saiatzen dira. Aurten adibidez, Centro Pixel-en eskutik bideojokoetako pertsonaien diseinuari buruzko hitzaldiak dakartzagu, edo ta zientzia fikziozko literatura eta emakumea bezalako gaiak ukitzen dituztena ere. Hauen artean nabarmentzekoa da idazle nobelei bideratutako "Nola sortu zure unibertsoa" hitzaldia, J. Paulorena, S. Sardón eta J.M. Sánchez-Villoldo autoreek emana.

Hitzaldi hauetaz gain, gai arinagok ere baditugu: Nahi dutenek gure zonaldean ospetsuak diren cosplayer-ekin hitz egiteko aukera edukiko dute, eta Artium-en kanpoaldean Jugger erakustaldia egongo da.