2018ko txapelketak

Lehiakorrenentzat, edo eta soilik partida batzuk jokatu nahi dituztenentzat, Freak Festival-ek urtero joko ezberdineko txapelketa ugari jartzen ditu martxan. Hauen artean Magic edo Yu Gi Oh bezalako karta jokoak, X-Wing moduko wargame-ak edo eta Saboteur eta Potion Xplotion antzeko mahai jolasak aurkitu daitezke. Bideojokoak ere badaude, Tekken, Smash edo Medal of Honor esaterako.