Freak Festival…

Freak Festival Euskadiko aisialdi alternatiboko dohaineko ekitaldi handiena da.

Valinor Kultura-Elkarteak antolatuta, festibal honek publiko guztientzat jarduera eskaintza zabala eskaintzen du: mahai-jokoak, rola, tailerrak, artisautza postuak, hitzaldiak, ikuskizunak, txapelketak, lehiaketak eta askoz gehiago. Asteburu oso batean, kultura- eta aisialdi-eskaintza onenarekin gozatu ahal izango duzu, bai lagunekin, familiarekin, edo zure kabuz.

Ez ezazu alde batera utzi Freak Festivalaren parte izateko aukera.

Jolastu, Aurkitu, Sortu

Data

2024ko ekainak 28-30

Kokapena

Europa Biltzar Jauregia
Gasteiz Hiribidea, 85, 01009
Vitoria-Gasteiz, Araba
Mapa

Dohaineko sarrera

Sarrera eta jardueren parte hartzea guztiz dohainik izango dira, gure helburua gure zaletasunak oztopo gabe ezagutzera ematea baita.

Ekitaldiaren jarduerak

Mahai-jokoak

Jokatu mota guztietako mahai-jokoetan gure ludotekan eta aurkitu ezagutzen ez zenituen batzuk mahai-jokoen erakustaldietan. Karta-, dado-, kudeaketa-, estrategia- edo jai-jokoak gustuko badituzu, hemen aurkituko duzu ondo pasatzeko bilatzen duzuna.

Rol-partidak

Abentura zirraragarrienak bizi itzazu fantasiazko, zientzia fikziozko, beldurrezko eta abarrezko munduetan zehar bidaiatzen diren heroi taldeekin. Partida zuzendari batek gidatuta, zuen istorioa kontakizunen mereziduna izango da.

Tailerrak

Zure eskuekin sortu oroigarri paregabeak, hala nola katilu pertsonalizatuak, lanpara japoniarrak eta bestelako eskulanak. Askatu zure sormena eta eraman etxera ekitaldiaren oroitzapen polit bat.

Dendak, artistak eta artisauak

Ezagutu gure zaletasunen hedapena ahalbidetzen duten eta beren produktuak munduari ezagutzera eman nahi dizkioten egile eta negozio lokalak.

Hitzaldi eta ikuskizunak

Ikasi zure zaletasun gogokoenei buruz gai ugaritan adituek eskainitako hitzaldi eta ikuskizunekin: literatura, artea, cosplay, arte martzialak, etab.

Liburu aurkezpenak

Ikusi gure argitaletxe kolaboratzaileek argitaratutako azken lanak eta ezagutu egileak bertatik bertara.

Txapelketak

Lehiatu beste erronkarien aurka mahai- eta karta-jokoetan, wargame-etan, etab. eta gure laguntzaileek eskainitako sari izugarrien irabazle izateko borroka zaitez.

Lehiaketak

Parte har ezazu gure cosplay, kontakizun labur, fast manga eta abarretako lehiaketetan eta gure laguntzaileek eskainitako sari bikainak irabazteko aukera izan ezazu.